
Entreculturas GKE jesuita bat da, eta pertsona guztien kalitatezko hezkuntzarako eskubidea babesten du mundua bidezkoa eta jasangarria izan dadin lortzeko. Horretarako, lankidetza-proiektuak, hezkuntza-proposamenak, gizarte-sentsibilizazioko eta eragin politikoko ekintzak, boluntariotza-programak eta enpresa, elkarte eta erakunde publikoekin hitz egiteko eta parte hartzeko eremuak jartzen ditugu abian.
Latinoamerika, Afrika, Asia eta Europako 43 herrialdetan gaude, eta 233 proiektu gauzatzen ditugu. Gure lanarekin, gaur egun 390.659 pertsonak baino gehiagok bizi-baldintza duinagoak izan ditzaten laguntzen dugu.

Alboan nazioarteko lankidetzarako GKE jesuita bat da,eta gizartearen eta ingurumenaren arloko justizia eta genero-ekitatea sustatuko dituzten herritar globalak sortzeko egiten du lan. Beste pertsona eta erakunde batzuekin batera, tokian-tokian eta oro har bazterkeria eragiten duten egiturak eraldatu nahi ditugu, eta harreman sozial eta ekonomiko berriak sustatu.
25 herrialdetan gaude, eta horietan 186 proiektu baino gehiago egiten ditugu, 100 erakunde bazkide baino gehiagorekin aliantzan. Horri esker, 600.000 pertsonak baino gehiagok hobetu dute beren egoera pertsonala eta komunitarioa.
Bi erakundeek esparru estrategiko komuna dute, kausa hauetan ardaztua:

kalitatezko hezkuntzarako eskubide unibertsalaren bermea

migratzaileen eta errefuxiatuen bizitza duinaren defentsa

justizia sozioanbientala sustatzea

genero-ekitatea sustatzea
