PRIBATUTASUN-POLITIKA

Pribatutasun-politika hau baldintza orokorren parte da. Webgunean sartuta eta nabigatuta, eta bertan dauden zerbitzuak erabilita, onartu egiten dira baldintza orokorrak (eta, hortaz, baita pribatutasun-politika eta cookie-politika ere). Mesedez, irakur itzazu arretaz.

Pribatutasun-politika honetan, gai hauei buruzko informazioa ematen dizugu:

  • Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?

  • Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • Nork eman diezazkiguke datuak?

  • Zer datu biltzen ditugu?

  • Nola erabiltzen da informazioa?

  • Posta elektroniko bidezko komunikazioak

  • Nola eta non jakinarazten da informazioa?

  • Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datu pertsonalak?

  • Zure datuen segurtasuna

  • Zer eskubide dituzu?

  • Pribatutasunaren arduraduna

  • Pribatutasun-politikaren aldaketak

Nor arduratzen da zure datuen tratamenduaz?

ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA FUNDAZIOA (hiri guztietan egindako lasterketak, Gasteizen eta Iruñean egindakoak salbu, eta edozein erkidegotik lasterketa birtualetan edo zero dortsalean egindako erregistroak, Euskadin eta Nafarroan egindakoak salbu)

  • Calle Maldonado, 1, A, planta 3

  • 28006 Madrid (España)

  • IFK: G-82409020

  • Datuak aldatzeko kontaktua: datos@entreculturas.org

  • DPO kontaktua: rgpd@entreculturas.org

ALBOAN FUNDAZIOA (Gasteizen eta Iruñean egindako lasterketak, eta Euskadin zein Nafarroan lasterketa birtualetan edo zero dortsalean egindako erregistroak)

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa desberdina izango da, datuek zer helburu duten eta nola lortu diren: kasu batzuetan, akordio bat gauzatu beharra izango da; beste batzuetan, zuk adierazitako baimena, horretarako ezarritako laukia markatuz edo beste moduren batean, nolanahi ere baiezko ekintza bat adieraziko duena; ENTRECULTURASen nahiz ALBOANen interes legitimoa izan daiteke, tratamenduaren arduradun gisa, edo legezko betebeharra. 

Nork eman diezazkiguke datuak?

Gure orrira sartzen zarenean, adierazten duzu zuk emandako datu guztiak egiazkoak eta zuzenak direla, hau da, zure benetako egoerari erantzuten diotela; berdin dio zerbitzua edo informazioa emateko nahitaezko datuak diren, edo borondatez eman dizkiguzun datuak, gurekin kolaboratu, gure blogetan iruzkinen bat egin edo gure eskaeretan parte hartu nahi duzunean. 

Datuak interesdunak berak eman behar dizkigu. Dena dela, kasu jakin batzuetan eman ahal izango dira hirugarren batzuen datuak, baldin eta interesdunari jakinarazi zaiola eta haren baimena lortu dela bermatzen bada. Hor ENTRECULTURASek eta ALBOANek ez dute erantzukizunik izango, inola ere. 

Datu horiek emateak borondatez jakinarazi direla esan nahi du, eta baimena ematen dela informatikoki nahiz modu ez-automatizatuan tratatu daitezen, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak jarraian deskribatuko dituzten helburu jakin eta legitimoetarako. Datuak ez dira erabiliko horiekin bateraezinak diren helburuetarako, eta ez zaizkie hirugarren batzuei lagako, zure baimena izan ezean.

Zer datu biltzen ditugu?

Informazio-kontsulta bat bidali, gure buletinak jasotzeko izena eman, gure ekintzetan parte hartu, gure kanpainei lagundu, gurekin posta elektronikoz harremanetan jarri, gure blogetan iruzkinak egin edo gurekin kolaboratzen duzunean (bazkide nahiz emaile gisa), beharbada zenbait datu eta informazio pertsonal eskatuko dizkizugu, hala nola zure izen-abizenak, posta-helbidea, helbide elektronikoa, harremanetarako telefonoa, eta beste. Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren edo Alboan Fundazioaren bazkidea edo emailea izateko, harreman horretarako beharrezko diren beste datu-kategoria batzuk eskatuko dizkizugu; adibidez, datu ekonomikoak.  

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioan eta Alboan Fundazioan informazioa eskatu, kolaboratu nahiz parte-hartzen duzunean eskatuko dizkizugun datuak, tratamenduaren xede izango direnak, helburu horietarako egokiak eta bidezkoak izango dira beti, inoiz ez gehiegizkoak.

Nola erabiltzen da informazioa?

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak datuak biltzeko orri bakoitzean adierazten diren helburuetarako erabiliko dituzte zuk emandako informazioa:

a) Erabiltzailearen informazio-eskaerei erantzutea. Informazio-eskaera bat bidaltzen badiguzu, harremanetarako ditugun bitartekoen bidez, webgunearen bidez edo gure egoitza zein delegaritzetara, kontsulta eta informazio-eskaera horiek jaso, kudeatu, izapidetu eta erantzuteko tratatuko ditugu zure datuak.

b) Albiste edo buletinak jasotzeko harpidetza. Gure albisteak eta buletinak bidaltzeko tratatuko ditugu zure identifikazio-datuak eta helbide elektronikoa. Edozein unetan utz dezakezu harpidetza.

c) Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak antolatutako eskaera-ekintzetan kolaboratzea edo parte hartzea. Gure ekintzei edo Fundazioak hirugarren batzuekin antolatutako ekintzei buruzko informazioa posta elektronikoz zein arruntez bidaltzeko tratatuko ditugu eman dizkiguzun datuak. Eskaerak erakunde nazional edo nazioz gaindiko baten aurrean aurkeztuko badira, erakundeari laga ahalko zaizkio datuak, aurkeztutako eskaerak frogatu eta egiazta ditzan.

d) Gure blogetan parte hartzea eta iruzkinak uztea. Gure blogetan parte hartzeko eta zure iruzkina argitaratu ahal izateko, zure erabiltzaile-datuak eta helbide elektronikoa tratatuko ditugu, identifikatu eta gure webgunean iruzkinaren argitalpena kudeatzeko.

e) Aktiboki kolaboratzea dohaintza bat eginez edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioko edo Alboan Fundazioko bazkide bihurtuz. “Lagundu” atalean dagoen datu-orrian sartu eta zure datuak betetzen badituzu, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren zein Alboan Fundazioaren bazkide eta emaileen kudeaketa ekonomikoa, kontabilitatekoa, fiskala, eta administratiboa egiteko tratatuko da emandako informazioa.

f) Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak edo Alboan Fundazioak antolatutako beste jarduera batzuk. Fundazioak sustatutako ekintzetan kolaboratu edo parte hartu ahal izango da, dagozkion datu-orrietan eskatzen diren datuak emanez, haietan espresuki adierazitako helburuetarako.

Posta elektroniko bidezko komunikazioak

Kontsulta bat edo informazio-eskaera bat bidaltzen diguzunean harremanetarako helbide elektronikora, baimena ematen diguzu, kontzienteki eta berariaz, Entreculturas Fe y Alegría Fundazioari edo Alboan Fundazioari emandako datuak tratatzeko, planteatutako kontsultari edo eskaerari erantzun diezaiogun; hala ere, ez dugu bidaliko komunikazio komertzialik, zuk horretarako espresuki baimena eman ez badiguzu. 

Gure mezu elektronikoetan aurkituko duzu baimena kentzeko edo Entreculturas Fe y Alegría Fundazioaren zein Alboan Fundazioaren edozein komunikazio jasotzeari uko egiteko informazioa.

Nola eta non jakinarazten da informazioa?

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak jakinarazten dute, espresuki, ekintza jakin batzuetan kolaboratzen edo parte hartzen duzunean (lasterketa solidarioa, kontzertu solidario, Nazio Batuei egindako eskaerak, bazkidetzak eta dohaintzak, eta abar) erakunde eta administrazio, banku eta beste entitate laguntzaileei lagako dizkiegula zure datuak, indarrean den legeria betez, eta informazioaren kudeaketa korporatiboa egiteko.

Zenbat denboraz edukiko ditugu zure datu pertsonalak?

  • Datu pertsonalak gurekin lotura izaten jarraitzen duzun bitartean gordeko ditugu.

  • Lotura hori amaitzean, xede bakoitzerako legez aurreikusita dauden epeetan gordeko dira tratatutako datu pertsonalak. Hor barruan sartzen da epaile edo auzitegi batek datuak eska dezakeen epea, ekintza judizialen preskripzio-epea kontuan hartuta.

Emandako datuen segurtasuna

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak garrantzi handia ematen diote tratatzen dituzten informazio guztien eta datu pertsonalen segurtasunari. Tamalez, Internetetik informazioa transmititzea ez da guztiz segurua; horregatik, ahaleginak egin eta baliabideak bideratzen ditugu egunero gure orria hobetzeko eta zuretzat jartzen ditugun funtzionaltasunak seguruagoak izateko (bazkidetzen eta dohaintzen datu-orrietan https funtzionaltasuna sartu da, datu ekonomiko eta finantzarioak SSL zifratze-tresnekin babesteko).

Zure informazioa jasotakoan, segurtasun-neurriak ezartzen ditugu gure kontrolpean ditugun datuen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta galdu, gaizki erabili eta/edo aldatu ez daitezen. Gure segurtasuneko eta pribatutasuneko politikak aldian behin berrikusten eta hobetzen dira, beharraren arabera, eta baimendutako langileek soilik atzi dezakete erabiltzailearen informazioa.

Zer eskubide dituzu?

  • Zure datuak tratatzen ditugun jakitekoa.

  • Zure datu pertsonaletara sartzekoa.

  • Zure datuak okerrak badira, zuzendu daitezela eskatzekoa.

  • Zure datuak ezaba daitezela eskatzekoa, jadanik ez badira beharrezkoak datuok biltzea eragin zuen xederako, edo emandako baimena kendu badiguzu.

  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzekoa, zenbait kasutan. Hala bada, indarrean dagoen legeriaren arabera soilik gordeko ditugu.

  • ENTRECULTURASek edo ALBOANek zuri buruz gordeta dituzten datuak bidal diezazutela eskatzekoa; ohiko erabilera edo irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean bidaliko zaizkizu. Nahiago baduzu, zuk adierazitako arduradun berriari bidal diezazkiokegu. (Kasu jakin batzuetan soilik da baliozkoa).

  • Datuak Babesteko Espainiako Agentzian edo dagokion kontrol-agintaritzan erreklamazio bat jartzekoa, ongi erantzun ez dizugula iruditzen bazaizu.

  • Baimendutako edozein tratamendurako baimena kentzekoa, edozein unetan.

Daturik aldatzen baduzu, eskertzen dizugu jakinaraztea, eguneratuta mantentzeko.

Web honek estekak eduki ditzake, beste orri batzuetatik eta batzuetara: gure babesle, bazkide, enpresa elkartu edo enpresa laguntzaileenak izan daitezke, besteak beste. Orri horietara sartzen bazara, kontuan hartu behar duzu haietan berriro datu edo informazio pertsonalak eskatuko dizkizutela beharbada. Horregatik, orri horiek bisitatzean, berrikusi mesedez haien pribatutasun-politika ere. 

Pribatutasunaren arduraduna

Edozein unetan egin dezakezu zure eskubideak erabiltzeko eskaera, doan, gutunez nahiz posta elektronikoz. Horretarako, NANaren edo pasaportearen fotokopia erantsi beharko diozu eskaerari; izan ere, oso eskubide pertsonala da.

Eskaerak pribatutasuneko arduradunari helarazi beharko zaizkio, helbide honetan:

FUNDACIÓN ENTRECULTURAS FE Y ALEGRÍA

Att. Responsable Privacidad 

Calle Maldonado, 1, A, planta 3

28006 Madrid (España)

E-mail: datos@entreculturas.org

Gainera, beste galderarik baduzu datuen babesaren inguruan, datuak babesteko gure ordezkariarengana jo dezakezu, helbide honetan: rgpd@entreculturas.org

FUNDACIÓN ALBOAN (Gasteiz edo Iruñeko hirietan egindako lasterketak)

Aita Lojendio kalea, 2. 2.a

48008 – Bilbo (Espainia)

IFK: G-48811376

Datuak aldatzeko kontaktua: protecciondedatos@alboan.org

Pribatutasun-politikaren aldaketak

Entreculturas Fe y Alegría Fundazioak eta Alboan Fundazioak zilegi dute pribatutasunari eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko politika egokitzea edo aldatzea. Webgunean zehar nabigatzen duzun bakoitzean bisita dadila gomendatzen dugu; hala, edozein datu eman aurretik beti egongo zara informatuta.