ALBOAN ETA ENTRECULTURAS ELKARTASUN LASTERKETAREN 14. EDIZIOA
Aukeratu zure hiria taula edo mapaan eta izena eman
SEVILLA
Eten
(laster data berria)
23/03/2025
30/03/2025
30/03/2025
30/03/2025

LASTERKETAREN 14. EDIZIOA
2025ean gure elkartasun-lasterketen zirkuituaren 14. edizioa ospatuko dugu “Korrika Kausa baten Alde”. Aukeratu zure hiria mapan eta eman izena. Zure izena ematearekin, larrialdi-testuinguruetan bizi diren neska-mutilen hezkuntzarako eskubideari lagunduko diozu.

ESKOLA DA HAIEN BABESLEKUA
Munduan milioika neska-mutiko gerra, muturreko pobrezia edo klima-egoera handiek kaltetutako eskualdeetan bizi dira. Lasterketa honen helburua hezkuntza eskubidea defendatzeko dirua biltzea da. Jolastu, ikasteko eta hazteko espazio seguru bat izaten lagundu nahi diegu.

ANTOLATU ZURE ESKOLA BERTSIOA
Gero eta ikastetxe gehiago sartzen dira gure zirkuituan lasterketaren eskola-bertsioa antolatuz euren hezkuntza zentroan. Proposamen interesgarria da, gorputz hezkuntzako klaseetan, tutoretzan, atsedenaldietan kabitzen dena eta, horrez gain, ikasleekin lan egiten duten kausaren gaia lantzen du.

PARTE HARTZEKO BESTE MODU BATZUK
Korrika egitea gustokoa ez baduzu, kolaboratzeko eta gure kausari laguntzeko modu gehiago dituzu: zuk aukeratutako pertsonari inskripzio bat oparitu diezaiokezu, edo, bestela, zuzenean dohaintza bat egin proiektuari. Parte hartzeko bi modalitateak goiko menuan eta hiri bakoitzaren formularioan aurkituko dituzu.